Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Geroztik sahuka-lili zuriz usaindu xendretarik banabil oraino, zuzen ala oker egiten ari ote naizen galdezka gauak airean iragan ondoan. Biharamun herbailak zurbail eta urduri kausitzen nauelarik, bideari lotzen natzaio, urratsez urrats, hidoi eta ihiztoka lehorretan barna, galderen eta gabetasunaren mugak baino urrunago, izpiritua likitsaz hustu artino, eta zelai salbatu horretan elkartasuna aurkitzen dut odoletan zintzilik, zatikaturik, negurik hotzenetan bakoitzak mantak eta (a)mantak bekaizki bereganatzen dituenean bezala.

        Biga-bostetan ordea, kidearen soakoan herio-hurranaren izua irakurtzen dudalarik, badakit elkartasunaren oinarria haizeak eta euri zaparradek inarrosi hilerrietan finkatzen dela.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus