Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

II

 

Ixil-ixilik dago kaia bazterrean

untzi xuri polita uraren gainean

zergatik zergatik

 

engoitik badakizu adiskidantza zaharrek ez dutela

gaurko ekaitzetan bermatzeko indarrik kemenik gogorik

exilioaren sareak hedatzen direla inguru zaurituan

harrapakari gosetuen gisa.

jadanik arrotza zarela hazi zaituen lurrekoendako

zorion urratsa engoitik bilatzen duzula baliogabeko

eguneroko gauzetan ekintzetan hatzetan

autobideek itsasorantz zilatzen dituzten ordokietan eta

urtats goizetan alegeratzen diren begitarteetan

— tzai Maiana burrat baten edaterat...

engoitik badakizu amodioa hitz larrutuz mintzo dela

herenegun higatuaren dorpetik urrun bermatzeko

ihardokitzeko eta agian oldartzeko.

 

pasatzen nintzanean zure leiho petik

nigarra heldu zitzaitan begi bietarik

zergatik zergatik

 

seietako argitasun zurbailean ezki usainez apaindu plazatik

niganatzen da iturri umilaren xuxurla eztia

noizean behin airearen uhargia auto herots batek

ustegabean hausten du eta bakardadea

atsegin xoil bihurtzen zait

irratian lehen berrisaila entzutean

iturriaren basamortua mila izarrez janzten da eta

ez naiz bakarrik sentitzen

seietan jeikitzen direnen elkargoan itsas-ments baizik...

 

zeruan izarra dago itsaso aldetik

zergatik zergatik nigar egin?

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus