Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ohaide abandonatuaren ohoretan, bakardadea berriz lau botzetan kantari abiatu zen, izpiritu dantza hurria kulunkatzen zuten kide biluzien erditik. Lurrertzaren urruna emagaldu oparoegia zen.

        Amodio ukatuen baratzak kardoz estali ziren. Mihi malgoak barrabilen biribilean eztiki lerratu arren, maitaleei ezintasunez mando geratzen zitzaizkien zakilak, hitzeman atseginaren ordez gabetasunaren ahalgea gorputz zitzifrikatuetan hedatuz.

        Erdeinuaren itzulpen ugari irakurtzen genituen.

        Nazka, desira geldoaren suntsitzaile izan zen.

Jauz egin ezan maitea eta haugi!

        Orduan, ezpondako holtzaren goratasunak emaztea beldurtu zuen.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus