Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Bizitzea ondorioz ez zen ausart maitekorren mihiseetan. Kopetak makurtuz elkartzen ginen, hitzaren mamitik ihes. Ohe zinpurtuetan larrua jo arren, amodiorik ez zegoen. Goiztiri zurietako lehen orenetan gorputzak urratzean, agur laburrak betikoak ziren. Alkohol bortitzak zurrutatuz eta lo-belarrak errez irauten genuen.

        Hotzez karkara ginabiltzan hurrengo hitzordurainoko bakardadean.

        Herrenerritar hondarkinez mukuru estali munduko karriketan sentimenduaren ordez, axolagabetasuna bermatzen zitzaigun. Hirietako harresien maldan atsedentzeko eskubiderik ez geneukan.

        Ametsak zekarkiguna falta genuen berotasun apurra?

        Denbora eskasa genuen maitatzen ikasteko.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus