Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Beldurrak eragin neure amets hatsanga zureari uztartu zenean, azken hatsa eman zuen bizitza tematsuak. Ni Naiz herabea ahoskatzen saiatu bezain laster, Ni Nintzen haren oihartzunak oinazetan zaplastatu ninduen. Elea bera doluminetan sortu zen:

intzuten gitxia ama?

        Eta erizainak erran zuen:

ez gitizü entzüten...

        Bapatean, lainoek tapatu zerua zeharkatu zuten kurloek. Oroimen bustiaren suaren itxinduak kitzikatuz hatsa, hatsa, hatsa hegaldaka abiatu zen.

        Ur-bazterrak gogoratzen nituen, igitaien zifri-zafra zaluen menean plegatu ogi-ezpalak, errautsezko izerdiak, salda beroak, ardo-berri karatsak, gaztainak zartaka, meza-bideak, jauzteiak, erasiak, ongietorriak, orokorki bizitzaren bihurrikeria guzien onarpen samurrak.

        Oroitza hain zuzen, Ni Gu Naiz molde bitxian harilkatzen hasi zen. Gu gabe deus ez naiz, erantsi zuten negarra ukatzen zidaten begi harrituek. Deep North honetan jagoitik memoria zatekeen gidari xoil.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus