Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

III

 

Kresala azalean

haizea aurpegian

noizean behin gorrotoa diozu

baina zure barnean maite duzu

boga boga

 

arbelezko hegatzen lurreko burdin-bideek ez gaituzte gehiago

ur sakonen ahantz-tokiraino eramango

altzairuaren ordez gaz-a sartu baitigute

horrela da bizitza

arratsalde zilarretan ordea amesten zaitut ibiltari hurri

eskailera xumeak tormentatzen dituzten uhainen tenorean

amoros

eta itsasoari begira zauden ordu bekanetan zurekin

hitz egin gogoz nabil

horrela da bizitza

itsas-gosez gaude: urdinak gure hasperen akituak

irensten ditu herria eraikitzen eztabaidatzen dugunero

— zer nahi gisaz etsitzerik ez dago!

kez eta amodioz izerdi diren ostatuetan edo

banan-banan, bede-bederazka gabiltzalarik

karrika sardeskatuetan zehar

horrela da bizitza

hargatik ez dut itsasturien agirienganako fedea galtzen

segur bainaiz itsas gain zabalean ekia gorrituko denean

zure ondoan loak hartzeko ausartuko naizela

jadanik behar zaitut ur sakonen ahantz-toki goxo.

 

egun bat

eta beste bat eta beste bat

itsasoa ta zerua ikusten

boga boga

horrela da bizitza

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus