Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

IV

 

Lo egizu egizu lo

deskantsuan bihar artio

nik zu zaitut maiteago

gau beltzean loa baino

 

eremu debekatuen lurreko haurra lo egizu egizu lo

bihar oraino iparretik hegorainoko dantza amoltsuan

gaztelu-gaineko ikurrina balantzatuko baita

hormatze krudelen lotsarik gabe

hitza ebasten ez diguteno biziko baikara

eta biziko zeru-itsasoen ortzaizeak miresteko

libertaterik handiena dastatuz

ez ikara haurra egizu lo lo egizu

mendeen barbariak ez gaitu biluziko

hitzaren distiraz edertuko zaizkigu ezpainak

ordea

eta

aditz trinkoaz kateak hautsiko ditugu

loaren ondoko biharamun urosetan.

ordea

eta

 

izar xuriz mila dago

iparretik hegoraino

nik zu zaitut

maiteago

ilargiak gaua baino

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus