Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Herio mehatxua

ondare bihika gorraila

bihurtzen den goizetan,

hegoak,

haize eroak

gorputzak urez hustu arau

larru idorreko arroila pairatuetan

ondarekin zorrotzak

eztiki pausatzen ditu

urrakoak josi beharrez.

        itsas ametsez hantzen gara

herio mehatxuaren

ondare bihika gorrailak

amodio bihurtzen diren goizetan.

eki-dantza tematsuen

eskaintzeko zilegitzen diguten

alor hertsiaren saparren maldan

metatzen dira gero

ihardok-lehiaren bihozki bakartiak.

        mineral errautsak

senda gaitzala! suntsipen iragarritik

urruntzeko kemena eman diezagula!

eta iraun-bidea erakuts

        jadanik debekatuak zaizkigun

dolamenaren eremuetan barna!

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus