Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Gauaren oihal ahula urratuz, amodioa uhulatzen zieten hontzek kahakei, amodio, bular, ezpain, sabel, hasperen, intziri, sexu epel desira latza orohar, eta uhuluen arteko hutsunea

zertarako bakarrik egon?

        galdearen golde nabarrak udalatzen zuen. Haizeak zuhaitzen abar eiharrak purruskatzen zituen eta amodioa argizeituaren aho-izkinan zegoen beha.

        Arratsaren aztaparretarik

zure ondoan nahi nuke

        murmuzikatzen nuen. Ahizpari so egin nion, izua irakurriz aurpegian. Lurralde hauetako haurrak ipuinez gose ginauden eta hitzaren aran ozena pairatzen genuen ondikotz.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus