Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Auhen kantarik plegatzen ez zuen lurraldea, bortxazko ixiltasunaren zamapean xifriturik zegokeen: orratzen odol ttanttek gozagaiztu zizkiguten ahosabaiak, eta aintzira gelberetarik zapalkuntzaren soinuak danbaka ixurtzen zitzaizkigun. Soak goibel bezain urratsak hasman, laguntza bila abiatzen zirenen antzera, aire-askea xerkatzen genuen orotan.

        Erraiten ziguten negua zela, baina nekez sinesten genituen gure gorputzetan beren hoben-hotzak txertatzen zituztenen arrazoi itxurako heiagorak. Bagenekien neguak ez zuela sekula nehor gutietsi eta amarekilako solasean tematzen ginen

ontsa da, ontsa da

        elkorrez, herioaren gudukalorraren eleustasuneraino lerratzeko.

        Arrotz eta bekaitz moldatu gintuen menpekotasunak. Trintxeretako bakea nahi zutelako, auhen kantak imilitzen parekoak ziren: funtsik gabeko fantasiak!

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus