Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Egia baldin bada hil arte bizi behar dugula,

bizi gaitezen beraz:

bakardadearen urrakoa bihotzean zabalik,

        dolorezko opari gisa haize hotzei

        ahuspez eskainirik,

haragi puska utziak idor dakizkigun.

zergatik xuxen bizi garen sekula eskatu gabe,

bizi gaitezen beraz:

maitatzen edo maitatuak izaten

        ez dakigula onar dezagun behin,

amets gaiztoak eta dudaren zurrunbiloak

burumuinak udalatuz

leher daitezela

        eta argi lehia minbera horretan

gaueko segundo bihikak oro

bakardadearen zedarri bekizkigu...

egia baldin bada hil arte bizi behar dugula.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus