Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Geroztik airearen eta mendi-lerro hurbilen zilar-urdinak harrotzen gaitu argizirrintan, eta gure molde ez agian perfeitean, herri honen maitatzen, sustengatzen, laguntzen, mintzatzen hasi gara: parte batez bederen, amodioa heziketa bortitza eta hurria da.

        Inguratzen gaituztenen artean urturik bezala gabiltza: solas eztiak europa kafetegian, grinak, arrangurak, pozak, histurak, jasanak, eta zenbaiten begietan pizten susmatzen diren bakardade ximixtak irakurtzen, nola edo hala, ahalezko eredu bakarraren baheetarik ttanttaka hil ala biziko harremanen itsasora orduero ixurtzen.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus