Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

ELEZURTZAK

 

Ekiaren distirak ur-hatsen gainean,

errekaren ezpondan nagiki lau belar,

izotzaren bakea itsasertz zainean:

irauteko zer beste duzu egun behar?

 

negurako jauntzitan igande goizetan

jeikitzen dira usu etxeko bazterrak:

meza-bideak hutsik, beti otoitzetan,

gogoratzean gure haurreko lasterrak.

 

artozango ustelak ihaurgi lurrean,

eta haien lausenguz kantari beleak

amets baten ondotik, nola elurrean!

 

ortzaizean ur bitez maitasun xedeak,

mina hazten dutenak azkorri urrean,

urratsean finkatuz karroindu eleak!

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus