Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Herioaren lasaitasunak aurpegiak leuntzean, betikotasunean bermatzen ginen harkaitzak ginen. Munduaren kontzientzia saihestuak. Ezko-argi dudakorraren xixtan altxatu esperantz-aldaxkak. Otoitzaren bihotzean kokatu iraun nahiaren ikurrak. Historiatik kanpo ibiltzera behartzen gintuztenak. Amodiorik merezi ez genuenak.

        Ohe debekatuak nola okupa?

        Goiztiri zapalduetan arrotz egiten gintuen gazteluko harresiak begiztatzean,

irabazi arte

        errepikatzen genuen, zintzurrak

betiereko zoriona hil honi eman otoi jauna

        ahaidearen labankadaz zauriturik.

        Magnificat.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus