Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

GUREA DA

 

Haurreko hitzen doinua

bilatzen dut mikatz,

bidertzeko arroila

karroinduen ohantzean,

abenduko izotzek

zuritu inguruetan barna

gau-pasaren ondotik

egunaren urratzeaz harriturik

ibiltzen naizenean,

haizearen

marruma hotza lagun.

 

soro zurbailetan

jostari doazen

beleen deiak

buruan oihartzun:

— herioa beti garaizegia...

 

urratsean alta

haserreaz, nahikeriaz, aihergoaz

husten ari den

urgulua

baino ez naiz,

hontzak eta kahakak

alanbreetan kulunkatzen

diren tenorean,

gau-pasaren ondotik

egunaren urratzeaz harriturik

ibiltzen naizenean:

— askatasun nerearen arduraren zati handia

zurea da eta vice-versa.

 

urruneko elurren ardura

gurea da.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus