Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Menpekotasunak nabarduraz nabardura gure kaskoetako arroilak buztinez tapatu zituen, eta azkenean, ahalezko ekin-bide gisa, zapaltzailearen azter-eredu, gostu, erabaki eta helburuak baizik ez zitzaizkigun gelditzen. Larrua ere, Hollywoodeko filmetako erritualak segituz jotzen genuen.

        Bizkitartean, gu, oihan setiatuetan aterbetzen ginen inutil, lohizu, likits, agerrezin, kateztatu apaletsiak, herioaren usainaren aurka borrokatzen tematsuki saiatzen ginen, hitza, hatsa, urratsa, sentimendua argizpi ahularen pare zuhurki gerizatu beharrez.

        Ahizpa mutuaren eskuak balakari bihurtzen ziren zauriaren ezpain odoltsuetan: herioak, geroaren eta amodioaren arduradun berezi izendatzen gintuen.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus