Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Oihan biluzietako argi gune ixiletan, itzalak ikusi genituen binaka heriotzaren urratsa dantzatzen, eta hosto malgoen zain meharretarik sapa idortzean bezala, amodio-uhina gutarik desagertu zen. Bapatean beldurrak purruskatu zuen huntz-erroek larrantzi esperantza arruntaren horma. Hutsaren lekuko gelditu zen har malatsek xurgatu enborra.

        Haltz-abarretan pausatu zen tristura, kahaken gisa.

        Ausartziaren haiduru.

        Nola erein ditzakegu hemendik harat, haraitzinean amoltsuki irauli hitzalorrak?

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus