Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

I

 

Itsasoa laño dago

baionako barraraino

nik zu zaitut maiteago

ilargiak gaua baino

 

barda arratsean doluaren argian kartzelaren leihorra

heriotzaren aitzur bekaitzak setiatu zuen betiko

eta marinela eta marinela urruneko munduez

urruneko munduez oraino ametsetan.

barda arratsean marinelaren bihotza arta eskasez

itsasontzi krudelak bahitu zuen burdinaren bahian

eta marinelaren arima urmaeletarik iratzarri zen oihuka

heriotza gaindituko zuen argi-urrakoari deika

— hego haize maitekorra nondik buhatzen dun

urruneko munduez oraino ametsetan?

 

barda arratsean ekainaren bezperan kostalde hotzean

malkoen haguna begietarik dilindan uhainak dudakor

eta marinela eta marinela gau-minaren haiduru

bihotzaren itsaso ebakiaz ametsetan.

barda arratsean mendekuaren zama behere-lainoetan

esku ahurra tinkirik eta soakoa zorrotz

itsasoaren bihotza

eta marinelarena biak

iraun nahiaz beharraz premiaz kantatzen.

 

izar xuriz mila dago

iparretik hegoraino

nik zu zaitut maiteago

ilargiak gaua baino

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus