Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Lau herroketako autobideek ez diate jagoitik Deep North honen negua munduaren udaberri eternalari lotzen. Bizkitartean, abiatu ninduan, eta xendra lohizuen buztin urak mirail xume nitialarik, hire itxura, hire irria, hire kezka nagusia bilatzen nian bekanegi laztandu sabeletan. Justiziaren basamortuko gosea ahantzirik, bakardadearen zamaren eramaitea latza dela errepikatzen diat.

        Aurkituko haudan arte ibiliko nauk hargatik.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus