Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Eterrez urrineztatu kliniketako ganbara beilegietako ohe hertsian etzanaren begiek, hiltzearen beldurrarekin batera, hiltzearen onarpena erraiten ziguten. Sentitzen genuen herio-latzaren orena tarrapataka etortzen zela, sinesteak, desira idorrak, usteak, fede apurrak oro boleran errautsiz.

        Eritetxeetako pausageletan gurutzatzen genituen egunero

Just Do It

        idatzirik zeramaten kirol-jantziz apaindu xaharrak, debaldeko espantuetan higatzen ziren etxekandere ohiak, boborimo elkorrez adostasuna erakusten zieten izaki totelduak, aulkietarik sekula gehiago zutituko ez ziren behialako ardi-haiatzaile zainartak. Munduaren azkentzearen lekuko desesperatuak ginen.

        Eta plazara heltzearekin ezki hotzikaratuen maldan pix eginik, galtzak ozkan jarri baino lehen zakila inarrosiz, alegeraki agurtzen gintuen gizon adinduak.

        Herioak ziona Just Do It?

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus