Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Deus guti ginen munduaren egunerokotasunean eta munduaren aldatzeko xedeak guhauren itxuraldatze mikatza baino ez zekarrela ohartzen ginen, ondikotz.

        Muga ez zen neholaz ere ele hanpurosen oldar-eremua: denbora zirurikan bihikatzen zihoakigun, eredu bakarrak aterbetzen zuen gunetik kanpo, jujatzea, zapaltzea, baztertzea debekatuz. Hizkuntzarik askeena desiratzen genuen. Ardura, ezin ezpainetaratua zen haserreaz irakiten ari zitzaigun, bihotza deitzen genukeen dupina herdoildua.

        Memoria oroit-ahantz-oroit-ahantz ari zen bitartean, beldurrak bere ilunbe-sare trinkoetan itotzen gintuen. Pentsamendu biluziari, ekai mineral idorra baizik ez zitzaion gelditzen. Eta goizero, plazara irekitzen zen leihoaren maldan idazten genuen, pentsamendua doi-doia bizirik sentitzearren.

        Ixiltzea manatzen ziguten larderiazu, eta ixiltzen ginen.

        Ahoa hertsorduan, zurzuriz eta haritzez azpatu bide-muinoaren gibelean, eritasun garratzak hustu eta erremedioek suntsitu hilotz amoltsua agertzen zitzaigun.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus