Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Burdin herdoilduaren eta gaur egungo

debaldearen lurrutsetan

izerdiaren gostuz deskargatzen den

altzairuaren usain zimikaria

duen hiriaren bihotzean,

        zintzurraren bustitzera elkarren

gomitatzeaz beste zereginik

ez duten langabetu berrien

lerro tinkoaren ertzetik,

        goizeko hamarretako airearen

dardara zuhurra balakatuz

amodioaren hitzordura

lehiatzen dena

da.

ez luke deus gehiago izan nahi.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus