Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ametsa orduan, askatasun eta eztitasun mineralez hanpaturik zetorkigun, balakek izotz utzi kasko-zokoen betetzera: teilatu herabeen gibeleko gerezitze loratuen agerindeak zoratzen gintuen.

        Bidetik jalgitzen ginen, eskuak ahuspez luzaturik, iturri nahasien ur uherrak edan lehiaz, bizi-egarriaren ahanzteko. Karriketan aldiz, amak haurrei debaldeko erasia algaratsuetan pasatzen entzuten genituen, eta haur malko bakoitza puñal zorrotz zitzaigun.

        Salbatizen deitzen zintugun: doluaren hats hain hurbila!

        Ardai hezearen garrak iraupena doi-doia zilegitzen eta segurtatzen zigun: zer zen garai hartako amodiorik gabeko zorion hura?

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus