Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Noizean behin zapaltzen gintuztenak etortzen ziren bakea eta bi sosen trukean, amodiozko penak nola kantatzen genituen mirestera. Noizean behin ere, armaturik zetozkigun, menperatu hauen oldarra bortitzegia zela sumatzen zutenean: ubeltzen zituzten gorputzak, itotzen hatsaren muskilak, ebakitzen sexuak, lau balaz zartarazten buruak, lardaskatzen bularrak.

        Eresiak mingarriago bihurtzen ziren, eta labaki urrineko bakea orotan hedatzen zenean, eskubide apurrak hitzemaiten zizkiguten, baina Deep North honetako oihanetan, bakarrak ase beharrez, aise zitzaion boteredunari hitzaren ezeztatzea: gurtzale guti aski zuen Hark, gurtzale fidagarriak ziren ber.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus