Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Bizitzea hain zuzen, gure gisa ihes zebilen, gihar sendoak hustuz, hezurrak erraustuz, eta atzoko ipuinen zainak emekiño xurgatuz. Eguneroko ikusaldietan, bizitzea hain zuzen, begiratu, goxatu, maitatu, lagundu nahiko genuen. Herioaren joria ordea ixuri harrapakaitza zen. Irria neke zitzaigun. Ahotsa ahul. Otsail arratsaldeetako euri uharrak indartsuegiak bide ziren.

        Deep North honetako haranetan barna amor-eman desirak gidatzen gintuen. Bapatean hilkorrak ginela onartu genuen: bizitzearen sabeleko altzo berdinean generaman heriotz-muskila. Eta alderantziz.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus