Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Txoriak iratzartzen diren tenorean jeikitzen gara egunero, herioak baketu begitartearen iduripenak gatibaturik. Noizetik noizera Gu zati haren ausentziak durduzarazten gaitu. Hausten. Husten.

        Hargatik, lurrean ireki ildo zalantzakorretan, oihanean aterbetzen direnen ametsak marrazkitzen ditugu: iraun-muga arrunta baino haratago eraman gaitzatela!

        Hilezkorra baldin banaiz zergatik ez zaitut maitatuko, laztanduko, hartuko, utziko? Zergatik ez naiz biziko? Nerea zurea da. Zurea gurea. Ondarerik eta oinordekorik ez daukagu.

        Herioaren pairamenaren baheetan barna bestelakotzen gara, eta bestelakotasuna orainean bermarazten dugu: nor garen ahapez bederen erraiteko lotsak ez gaitu trabatzen.

        Hautsak hauts. Kopetan gurutzea. Esku-ahurrean urrikia. Ahizparenganako amodioa. Deep Northern Way.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus