Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ardura dorpea da idaztea,

hitzaren bitartez

odolusten doan bizitza mineraleko

une zaratatsuen gatibatzea,

nekadura erraldoien bihikatzea

edo karrika izkinetako kabina telefonikoaz

oroitzea

        ardura dorpea da.

        mintzaira ondikotz, maiz adiztegi antzu,

gure dolorea da, geure amodio-hats dudakorra,

askatasunaren laban zorrotza,

eta badakigu

elea paperean desordenatuki etzaten

dugunero,

munduaren aldatzeko partez

guhaur garela

norabide zehatzik gabe

itxuraldatzen

zilo beltz bilakatzeraino.

        ondikotz

        desiraz apaindurik nahi zaitut

        ardura dorpea.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus