Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Niko Etxartentzat

 

Altzairateko bide juntan noizbehinka

gelditzen delarik dudatzen du eta dudaren

ezabatzeko

zigarreta baten biltzen hasten da ikaran

Orein-Mainguaren hitzak gogoan:

        kea askatzean, nigan libre behar zuena

        soltatzen nuela banekien, eta halatan

        lurreko abere, landare eta izaki ororen

        bozkarioa emendatzen nindoala.

ezpain-arte iziotuetarik

kea airatzen eta laino-adarrekin

ezkontzen miresten duenean,

bortizki nabaritzen du

biziaraz dezakeen libertate apurraz

maite dituenak

eta gaineratiko guziak

lurraren azken muturreraino

libre izan daitezkeela.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus