Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Argizirrintako koplak ontzen genituen ondikotz halabeharrez. Plazako ezki lerro bikoitzek balizko iraupenezko askatasunaren usaina hedatzen zuten eguerdi aldera. Zauri zizkolatsuaren ziztak ahantziz, egiaren ahoskatzeko gai ez ginen jagoitik: hilkorrak, hilkorrak, amodioa dastatzeke hilkorrak.

        Non zegoen gure tokia?

        Urratsen asotsa, bildotsen marraka, zuhaitzen itzala, ihardespen egarri sakona, zerualde urdina, grisa, esnezua, arbelezko hegatzei galdezka, non, non, non, eta amodioa hurrupatzeke denak hilkorrak.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus