Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Saleta Goy eta Manuel Mariari

 

Aturri hegitik Miñoren ezpondetaraino

hedatzen da iparreko haize hotzek

larrutu Terra Chà bakartia.

        Harri bustien artetik

        asunek etengabe

utziaren mugak finkatzen

dizkigutela, bide lohizuak

goroldio usainez malgo hantzen dira.

        Hazparneko hilerrian

        Andurina eta biok, zuen partez

izan garelarik, arrosa xoilaren

Francis Jammesen hobian

pausatzen,

euri jada ezinduak

lurraren zauri irekiak

erakutsi dizkigu:

j'aime l'âne si doux,

marchant le long des houx,

        Aturri hegitik

Miñoren ezpondetaraino

        Terra Chà gureetan.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus