Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Argi leinururantz abiatu ginen, begi izkina lehorretarik hegaldatzen ziren malkoak idortuz. Alabaina, hainbeste denbora bazen ez zuela ekiak gure soina gozatu. Oihanaren hegiraino bideratzean, apalik zizelkatu hitzak ahots ahulez marmarikatzen genituen, munduaren lotsa zihikatuz eta goizetako agur gogorregiak baztertzen saiatuz.

        Hautsaren gurutzea kopetan marrazkiturik generaman eta barur-urteetarik gosaio ateratzen ginen, libertatez ezin aseak. Sekula higatuko ez zen besta-apaindura baten gisa janzten genuen herioaren kontzientzia. Gaztaroko balentrietarik urrun, xume-xumea oroitza xorta-xortaka zaurien herrokatzen hasi zen.

        Gehienetan, maitatzen zuenak ez zekien maitatua izaitea zer zen.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus