Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Muga asmakaitzera ekarri gintuztelako, ordoki zabalenak ez ziren ardura gerizarik egokienak arrotzentzat, kanpotarrentzat alabaina, eta gu ixiltasun hormatuaren tentazioak gatibatu izaki durduzatuak, halakoak ginen zorteak eskaini lurralde orlegian. Entzunak barneratzen genituen, apalesten gintuztenei autojustifikazio errazak emaiteko jaidura txarrak menperatuz: ekaitza iragan artean ihardokitzen genuen, zintzurrak angustiaz trabaturik.

        Umeki arrotzak ginen. Langile arrotzak gara. Oroitzapen arrotzak girateke. Biderik zuzenena zein zen indarrez erakusten zigutenenganako fede izpirik ez geneukan. Nola sinets jendetasunaren ugaritasuna ukatzen zuen eredu bakarrean?

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus