Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ekitoltzearen iraiztura samin zitzaidan unean

urrikal zakizkigu

        oihukatu nuen berriz, eta zure begiak herioaz jabetu arau, Aturri ibai urrunaren azaletik altxatzen ziren laino-mihien miliken menean, iragana gero mardoago ari zen.

        Amodiozko eleen harresiak zaintzen genituen. Etorkizuna ebatsi ziguten. Burla gorakoiak baizik ez ziren aditzen gure ezpainak betiko hersten ziren ilunabarretan. Ordoki eta zelaiak ere histuko zirena?

        Penak kateztatzen ninduen eta kidearen soakoan mendekua ikusi nuen bozkariozko ahaide batekin ezkontzen.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus