Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Noiztenka bere oinak iturrira zuzentzen dira,

idorte gorriaren ondotik atseginez hanturik bezala

lohitzar bihurtzen diren lur-mokorretan lerratzear.

 

urrats dudakorrak hats-ikara bahitzen dion unean,

urteak, hilabeteak, asteak eta eguneko ordu-izpiak

oro egarriak hilik daramatzala ohartzen da,

eta argiaren urrezko leinu hurbila bilatzen du

basamortuko kaltzio gostuko uraren ixuri ixilean.

        izpiritua huts nahi luke, zeru grisaren doluaren

partekatzeko, sai bakartien hegaletan airatzeko,

arrotz egiten gaituen altzairu-urrinaren ahanzteko,

izpiritua huts eta gogoa garbi zure aske maitatzeko.

 

noiztenka bere oinak iturrira zuzentzen direlarik

izpiritua huts eta gogoa garbi senti ditzake

        ur irakina harri hotzetarik ketan altxatzen dela

asmatzen duen abendu goiz herabean.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus