Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Euriak hegatzak laztantzen zituen udaberriko arratsetan, supazter xokoan kantatzen zigun amak:

maitia nun xira, nik etxitut ikusten, ez berririk jakiten...

        eta otsaileko ostiral goiz hartan, haize haserretuak gela etsituari min-aire berdina luzatzen bide zion. Haraitzinetik iragarri bezala azkenean, Barbari Bau Bau, ixilka hurbildu zen, amodioaren iturria agortuz.

Amama ez zauku hilen araiz

        haurrak galdatzean, ikara hotzak kateztatzen ninduen, itzali-bezperako loeria astunean zegoena nintzenaren zatia zelako.

        Oroitzaren puska ehortzi genuen, xuxurlatuz

urrikal zakizkigu.

        Lurra lurraren hazkurri. Herriaren gutasuna purruskatu zen orduan.

        Herioaren kontzientzia mila lorez estaltzen genuen engoitik, gure aldiaren zain. Maitasunarena nola, heriotzaren balaka bekaizki norberarena baino ez.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus