Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Anartean idazten darrait, debaldeko kronika izan litekeen poesia honen lantzen, mozten, zizelkatzen, osatzen, ele arruntez betetzen: sekula jakin duta besterik egiten? Bizkitartean, karrikako autoak ziztu bizian dabiltzala, haur garrasiak hautemaiten ditut eta segidan ama nardatuaren kexuzko orroak. Nereak ez diren hitzekilako eresi baten oihartzunak golkoa udalatzen dit bapatean:

Nos dentes traio un ar de precipicio,

detras de cada esquina un eco bate

aereamente combinado co meu paso

e as palabras.

 

        Ustegabetarik leizearen hezeak harrapatzen nau.

        Badakit maite zaitudala.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus