Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ukamenak ilundu begientzat

jadanik

ikustezinak bilakatuak gara:

nehork ez gaitu gurutzatzen

edo

eta

saihetsetik iragaiten zaizkigunean

ez digute agurrik luzatzen,

        ez bagina bezala.

        egunerokotasunaren ausikia salbu,

maitalerik ez daukagu,

eta tristura dorpeaz

asetzen goaz;

alabaina

        guziek badakite

        maitasunaren oinarrizko

baldintza soakoetan

bermatzen dela,

        eta ukamenak ilundu begientzat

dagoeneko

ikustezinak bilakatuak gara.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus