Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Geure golkoak noizbait ordea, argi-urrako samurrak inarrosi zituen. Oihana bahitzen zuten mendi lerro apalen haraindiaren magal epelean, urratsek elurra hazkatzen zutela amestu nuen, eta urratsak ur eremu zabalenera lerratzen ziren.

        Itsasoaren ezti gazia kalatxoriei doan banatzen zuen anderea xuri-beltzean itxuratu nuen, askatasun nahikunde menperakaitza nigan jazartzen sentitzean. Haren eleak nereak bilakatu ziren, lerroz lerro, hostoz hosto eta gauez gau.

        Menderen mendetan, buru-zokoan idortu itsas-gutiziak anderearen saihetsera bideratu ninduen. Oihartzun eskaseko solas antzuek mintzamena trabatzen zidaten, eta andereari

maite haut

        xoila ezin niron ahapeka.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus