Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ni Naiz, Hi Haiz, Hura Da, Gu Gara, Zu Zara, Zuek Zarete, Haiek Dira: zenbat denbora beharko genuen adiztegiaren osoki eta libreki erabiltzen trebatzeko? Zenbat urte kalaka xugunen norantzaren finkatzen ausartzeko? Zenbat mende parean geneukan emazteari bihotzeko amodioa zor geniola aitortzeko?

        Halatan, mendekuarekin, gorrotoarekin, botere-lehiarekin eta ahalge barneratuarekin jostatzen baizik ez ziguten irakatsi. Lehen hitzetan berean jazar eta negarroi ginen ttipitik galtzaile iragarriak ginenok. Historiaren ahanztokietan abandonatuak, estatistiken hondarkinak, bonba bat edo beste zartatzen zenean deabrutuak, saltzapenak segurtatzeko folklorizatuak, ikertuak eta aldi berean madarikatuak.

        Mukua koteran zerioten haur hotzek Je Suis traukatzean, Je Suicide kulturala obratzen zuten aldiro.

        Ama! Nola da Ni Naiz?

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus