Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ezaren burdin-bideetako altzairuzko trenen ardatzen garrasi garaileak entzutean, iduritzen zitzaigun bagoi hatzikaratuek pentsamenduaren elge-antzuak ildozkatu behar zizkigutela. Bapatean mehatxatuak ginen: hitzaren algarak urtzen ziren metal astunaren zamapean. Erditzeak ez zigun lurraren jabegorik baimentzen.

        Esne-ttantta zehargien zenbatzeko erhiak bularretan desesperatzen ziren: titi punta kolpatuetarik zetorren jori horailaren murtxatzeko nehor ez. Ondorioz, trenetako WC likitsetan lehortzen genituen negarrak, ahalgez bezala hunkitzen papo xifrituak, musukatzen ezpain bekaitzak eta pentsamenduak izoztu burumuinak geltoki burrunbatsuz betetzen ziren.

        Herria ments genuen haurrak ginen.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus