Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Bele beltz ausartak nagi jostatzen dira

alhan ibili dabiltzan axurien erdian,

lur gaineko bazka idorraren aixolbean

        euri egin dezan deika;

euri uhar mentura hondarrean agertzean

zeruan hedoi gris hantuak

garaile biltzen dira.

beltza lur gainean nola,

ortzaizean hala, urdin ttanka herabeak

hedoien setioari oldartzen zaizkio.

 

bihotza gudu-alor erraldoia denean

zeruak eta lurrak

bake-zigiluz janzten dira.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus