Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Erreka tematsua izan zen, salbaia eta moldakaitza.

— borrokatu gabe ez gara errendituko! zioenean

hedoien gerizan aterbetzea nahiago zuten,

ur-ttanka herabeak

bakezko sabel handiraino eraman zituen,

eta orain

        itsas belar malgoetan gatibaturik

uhinkada ezti bakoitzak kolpatzen duela,

gazitasunaren eremu uhargietan galdurik dabil,

        kordoka askatuko dion

        goizalba arrosaren haiduru.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus