Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Mendian gora abiatzean herriak, bideak eta jendeak

egunerokotasun damugabearen mehatxuzko gerizan utziz,

azken bihurgunetik landa, ordoki zelaira heltzean

        ametsa, gurutzune zabalean hedatzen da:

hezetasun orlegiak zedarritu xendra bustiaren

hegietan, bazterretan, ilunbeetan, ziloka hitsetan

behi zuri mantsoak hausnarrean auher ibiltzen dira,

lepoan zintzilikatzen zaien zintzarri ozentsua

munduarekilako lotura bakar dutela;

        ametsa, gurutzune zabalean hedatzen da:

eta orreaga hertsiaren itzaletik bapateko punpean

jalgitzen dira zamari beltzak eta behoka zurailak

edangia luzearen saihetsean alhatzen dabiltzan

ardi saldoen bakea marraka lotsatietan hautsiz.

 

ametsaren oihala ttanka goibeletan hedatzen delarik

zeru izartsu bilakatzen da lurraren azal minbera.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus