Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Behialako sukaldearen ilunbe maiteminduak haize-mutiriaren ipuinak asmatzen zizkigun, eta lurrutsen kandolak laztanduz, ganbara-itsuetan aditza ahalgeaz biluzten saiatzen ginen. Minbizi gaztigakaitzak haragi gaineko zauriak itsasertzaren neurrira irekiz, hezurrak errauts zitzazkeen.

        Halatan, hitzaren jarioa mendeetako sarraskiaren odol beroaren idurikoa zen: herioak lohi-putzu idorrean harrapatu gintuen.

        Zergatik egon ginen ametsari uztarturik hainbeste denboraz?

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus