Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Ezki biluzien hats-bahituaren abar meheek birika higatuak marrazkitzen zituzten ilunabarrean gurutzatzen zintudan, eta otoitz egiten nizun ez nindezazun nihaur utz herioaren korroka elkorraren herotsen jasaitera. Baina ez zinen gelditzen. Ez zenien nik igorri sokorri-gutunei ihardesten: erran beharra kolpeka ari zitzaidan lumape gaztigatuan.

        Aurrean aurkitzen ginelarik hondarrean, erran-beharra, zure zakur hil-berriaren dolu ikaragarriak suntsitzen nabaritzen nuen. Joanen nintzen bai ni ere, arrotz bat bezala, erroak airean, damuz eta zaunkaz.

        Euri ttanken bustia amodiozko xuxurlarik ederrena zen orduan.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus