Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Apirila amoltsuki hurbildu zen belardien asegarri. Haraitzineko eki-leinuruak iragarri jauzteia hariztiaren mundu hegian agertu zitzaidalarik, urrikalmendu eske joan nintzaion, minaren aitortzera hots! Asunak eta nahar txirikordatuak baztertuz, haurtzaroko egurrezko pasagia euriak usteldu zuela ohartu nintzen. Jauzteiak orain inora ez zeraman.

        Herresta galduaren trinkili-trankalak oihanera eraman ninduen, eta dantza kolpatuak eskaintzen zituzten jendalde apaletsien erdian higatzen nituen egunak.

        Gerorik gabeko pobre mutu haiek nere haurrideak ziren. Anaiak zenbait. Ahizpa erreak anitz.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus