Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Hogeita bost mila jende ginen, hogeita bost mila bihotz urratu, gure lurrean exilioan bezala bizi ginenak, eskubide ukatuen izotzek karroindu agurrak banatzen, maitasun herabeen ildoak ureztatzen, matahameak, taloak, pastetxak eta tristuraren iturburu fama zeukaten mestura puskak murtzilikatzen.

        Sukaldeak hustu arau, etxe-lar etsituek abesten zuten

artoz haztea hon düzü libertatea bagünü.

        Erraietako exilioaren gerizan, herioaren untziak doluzko banderaz janzten ziren, eta egunak otoitzean bihikatzen genituen.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus