Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Larrazken damutuen ihaurgi hiroa dardaraziz, urrinetik beretik segitzen genuen gauerdiko azeria gordegietarik ateratzen eta ihizi errazaren hatzetarik abiatzen. Mendi-bixkarretan itzalak bazebiltzan.

        Atabal kolpe xeheak oihartzun, lantzurda hasi zenean, aipa ez genezakeen antsiak labantzen zigun golkoa: amodioa ixiltzera heziak izan ginen. Dailuaren mihi mehearen mehatxupean

ama! ama!

        deiadarkatzen genuen, ni herbailetarik gu durduzatietara lerratu inguma linkatxen artetik. Maitasun ohiaren hegaztegietan behera, begietarik negarra ixuri zitzaigun bero bezain mikatz.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus