Bildumaren zerrendara itzuliIdazle beraren beste lanak

 


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

 

Abantxu agor geneukan ama-hizkuntzaren eresiak ekartzen zizkigun iparraizeak. Saparretarik errepettittak jalgitzen ziren xotil eta mezabidean, hilik ere egundaino pentze edo elge malkarrezko lur hau abandonatu ez zuten jende konkortuetaz oroitzea debekatzen ziguten. Alta caporal tabako urrinez apaindu mila karkaren oihartzunek burzoratzen gintuzten.

        Gosaio auher andanak hazirik matelak ximurtzen zitzaizkien, iraun-oinazearen arroilak larruan ezinaren ildo. Mantalin eta kapelet beltzek amirunaren usaina zekarten, bihotz bakartien sukar malinak jabaltzearren.

        Gure arbasoen gisa, handikien urrikia jasaiten genuen.

        Ahots melengak gutizia mesprezagarriz hantzen ziren.

 

 

 

© Itxaro Borda

 


www.susa-literatura.eus