
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Aurkibidea
Urtarrilean itzuli nintzenean...
Paseoan bildu ditudan lorexka batzuk...
Lepoa ez datorkit bere onera...
Osabak bohemioa deitzen dio...
Hodeian zenbait gauza ordenatzen...
Poesiaren erabilera nagusia...
Zortzi edo bederatzi urte nituenean...
Hegoaren herriko jaiak dira...
Geratzen den denboraren kalkulua...
Txilek maiteminduta zeukan Andrea...
Hamarkada luzez familiarena izandako etxera itzuli da Joana. Denbora baterako baino ez da egongo bertan, eta badaki etxe horretan biziko den sendiko azken kidea izango dela.
Lan finkoegirik gabe dago itzultzailea da, apurka doa berrartzen Bordelera joan aurretik erdi airean utzitako harreman sarea eta, aro berri hau lasai hartu nahiko lukeen arren, zerbaitek estutu egiten du, ez du oso argi zerk. Inguratzen duen ziurgabetasun oskol horrek bestelako bizimodu baten potentzialtasuna ere gorde dezake, ordea, eta bi mutur horien artean dabiltza Joanaren gogoetak; bere poz eta neke, gertu sentitzen dituen iraganeko ahotsak eta eguneroko bizitzaren distira uneak erreskatatzen saiatzen ere badabil, promes gutxiko garai batean.
Mosaiko eran osatu du Itziar Ugarte Irizarrek bere lehen eleberria, eta eguneroko baten, memoria liburu baten eta ohar koaderno baten arteko joan-etorrian dabilen hari bat topatu du horretarako.